Ikastolan I
Egunero umea, neska-mutilez inguratuta, ikastolan uzten dudanean, neure eskola-aldia datorkit burura: uniformea, liburuz gainezka dagoen motxila eta txirikorda bi eginez moldatutako ilea; garai ahaztezin bateko kixe sekulakoak.
Egun hartako oroizapenak lainotsu agertzen dira, irribarre gozoa lapurtzen zidaten kotizko hodei artean itota. Amak bi eslolatan banatzen gintuen bost anai-arreba ginen: neskak batera, mutilak ere batera. Horrela zen, besterik gabe.
Gaurko balore berberak irakasten zizkiguten, Errespetua eta Tolerantzia aurrean, dudarik gabe. Gainera, elkarrekintza gehiago izateak ikaskuntza errazten duela ez dugu ahaztu behar. Horregatik, kontzeptu hauexek orain lehen baino azkarrago ikasten direla dirudi.
Gauza bera gertatzen da integrazioa eta kultura-nahaspilari buruz hitz egitean, Gizarteratzeak zer esan nahi duen ikasten dutelako, baita Bizikidetasun tresnak erabiltzen ere.
Gure umeentzako aukera bikaina da: lehen eskutik beste errealitate batzuk ezagutzeko eta euren esperientzien amaitzetatik ondorioak ateratzeko.
Copyright. Todos los derechos reservados.
Prohibida la reproducción o copia total o parcial sin la autorización expresa del Autor.